Itxi

ABENDUAK 31

Turismo jasangarria eta Pello Zabala, urteko azken Amaraunean

Pello Zabala bisitatu du Arantzazun Amaraunak. Gaixoaldiaren ondoren, nola dagoen kontatzeko besozabalik hartu gaitu organo doinu eta guzti.

2017. urtea turismo jasangarriaren urtea izan da. Errepasoa egingo diogu Tere Belokik osatutako reportajearekin.

Hamabietan, urte berrirako prestaketak iritsiko dira Sara Gandararen eskutik. ETBko kanpaiak nolakoak izango diren iragarriko du.

Hala ere, Australiatik Ekiñe eta Ion, inor baino lehenago sartuko dira urte berrian.

Ez ahaztu, goizeko 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.

Informazio gehiago (2)