Kargatzen...
Itxi

Festa segitzekotan da

Nahi adinako babesarekin ez baina Baztandarren Biltzarrak segi egingo du

100 lagunetik gora elkartu dira batzarrean, hala ere, bi buelta egin behar izan dituzte beharrezko dituzten 15 boluntario lortzeko. Azkenean 14 izen lortu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1963tik egiten dute Elizondon Baztandarren biltzarra, uztailero. Boluntarioak agortzen ari dira eta antolaketatik deia egin dute jendea eurenganatzeko. Momentuz lortu dute aurrera jarraitzeko babesa, baina juxtu-juxtu. 15 lagun eskatu dituzte eta 14-k eman dute izena. 2018an beraz, egingo dute festa. Baztandarren Biltzarra, baztandarrentzat baztandarrek egindako jaia dela gogoratu du Lore Atxak Amaraunean, eta jendeak hori ahaztu egin duela.

Audioak (1)