Handiak, 10 Goya
J. Garaño: 'Pena eman dit soinuaren Goya ez irabazteak'
Begoña Del Tesoren iritziz, Isabel Coixet emakumea delako, eta Kataluniako auzian duen jarrera duelako, eman dizkiote goya nagusiak 'La Libreria'ri, eta ez 'Handia'ri.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Goya Sarien biharamunean, Jon Garaño zuzendarietako batekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan, eta aitortu du, gaua zihoan bezala, zuzendaririk onenaren saria jasoko zutela ere pentsatu zutela, eta hala izan balitz, soinuko ekipoari eskaintzeko asmoa zutela. Joseba Usabiagak, nahiz Goya zati bat eskaini zion Eneko Sagardyk, 10 Goya irabazita gogoratuko du urte batzuk barru. Andoni de Carlos gidoilariak, 10 goyak jasota, txunditurik dagoela esan digu eta Nerea Mujika, Eneko Sagardoyren amak, semea bikain ikusi zuela saria jasotzean, berez den bezalakoxea.
Bestalde, Begoña Del Teso zienema adituaren iritziz, Isabel Coixet emakumea delako, eta Kataluniako auzian duen jarrera duelako, eman dizkiote Goya nagusiak La Libreria-ri, eta ez Handia-ri.
Handia-ri.