Disko berria
Sara Azurza gazteak bere lehendabiziko lana aurkeztu digu: 'Theorein'
5 abestiz osatutako diskoa kaleratu du eta kantu bakoitzaren atzean dagoena kontatu du 'Amarauna' saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
20 urte besterik ez ditu Sara Azurza donostiarrak eta kaleratu du dagoeneko bere lehendabiziko diskoa, Theorein izenekoa. Bost abestiz osatutakoa da eta bakoitzaren esanahia edo testuingurua zein den azaldu digu 'Amarauna' saioan. Izan ere, beretzako musika egitea terapia dela esan du. Abestietako batek Harkaitz Canoren hitzak eta Iker Laurobaren musika uztartzen dituela ere azaldu du.