Javier Eguzkitza hil da
Caracorum mendietako notarioa Bilbokoa zen, euskal herrian ezezaguna
Antton Iturriza, mendizale eta mendi gaietan adituak, harreman handia izan du J. Eguzkitza "Kartajanari"rekin. Caracorum mendietako notario lanak zehaztasun eta zorroztasun izugarriz egiten zituen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Martxoaren 3an zendu zen Javier Eguzkitza "Kartajanari". Bilbon jaioa, eta Ingalaterran bizitakoa urte askoz. Nepalera lehen aldiz, 1974an inguratu zen, Tximist espedizioari jarraituz. Ordu ezkero, Elizabeth Hawleyren ondoan himayalismoaren kronikarik zehatzenak berak egin ditu. Mundu osoan errekonozimendu handia izan duen gizona, ez ordea, hain ezaguna Euskal Herrian. Antton Iturriza eta Jabi Baraiazarrarekin ezagutu dugu 'Amarauna' saioan.