Far Westeko artzainak
Cowboy eta indioekin urteak eman zituzten euskal artzainek 'Far West'en
Iker Saitua ikerlariak kontatu digu XIX eta XX. mendeetan Estatu Batuetara joandako artzainak nola moldatu ziren hango indio eta cowboy-ekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hego Kalifornian dago Iker Saitua ikerlaria azken aldi honetan. Handik kontatu dizkigu bere tesian atera dituen ondorio batzuk: euskal artzainak izan direla 'Far West'en ahaztuta geratu direnak. Euskal immigrazioa aztertzeko lanean, cowboy eta indioekin batera euskal artzainek zein paper jokatu zuten aztertzen aritu da. XiX. mende bukaeran eta XX. mendean milaka euskaldun iritsi ziren Estatu Batuetara eta denboraldi luzeak eramaten zituzten artaldeak zainduz. Bidean, cowboy edo indioekin topo egitea ez zen arraroa. Kontu horietaz eta bere ibilbideaz hizketan aritu gara 'Amarauna' saioko solasaldian.