Itxi

Euskadiko Gazte Orkestra

Euskadiko Gazte Orkestrak castinga egin du Donostian

Euskadiko Gazte Orkestrak hautaketa egin du egun hauetan Donostiako Musika Eskolan eta bertara joan gara parte hartzaileekin eta epaimahaikideekin hitz egitera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

20. urtea da EGOk, Euskadiko Gazte Orkestrak, hautaproba egiten duela. Helburua euren orkestran musikari berriak sartzea da. Ostegunean hasi eta larunbatera bitarte, diziplina ezberdinetako musikariak epaimahaiaren aurretik pasa dira, orkestrako kide izateko esperantzan. Eiderrek eta Marianak bibolina jotzen dute eta euren ametsa jotzaile profesionalak izatea da. Javier Perez de Azpeitia Musikeneko piano irakaslea da eta hautaketa prozesuan parte hartzaileei pianoarekin laguntzen die. Baina baita bere hitzekin ere. Eta Juanjo Ocon epaimahaikidea eta zuzendaria da. Hautaketa prozesuaren garrantziaz, funtzionamenduaz eta irizpideez hitz egin digu 'Amarauna' saioan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)