Txinako Estazio Espaziala
'Tiangong 1 gurean erortzeko probabilitatea txikitu egin da'
Gaur zen erortzekoa estazio espaziala, baina atzeratu egin da. Zaloa Campillo Telekomunikazio Ingenieritza Elkargoko zuzendariak Txinako satelitearen erorketaren inguruko zehaztasunak eman dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur goizeko 9:15ean zen erortzekoa Tiangong 1, estazio espazial txinatarra. Bazegoen, gainera, Iberiar penintsulako iparraldean erortzeko aukera. Azken orduetan abiadura txikitu eta erorketa atzeratu egin da, eta baita zonaldea ere. "Gurean erortzeko probabilitatea dezente jeitsi da; tximista batek buruan jotzeko probabilitate antzekoa". Zaloa Campillok eman dizkigu argibideak 'Amarauna' saioan, Telekomunikazio Ingenieritza Elkargoko zuzendariak. Tiangong 1a aitzakia hartuta, espazioan geratzen den zabor espazialari buruz hitz egin dugu, eta horren inguruko adibideak eta eragin dezaketen arriskuetaz.