Kargatzen...
Itxi

MARS 2010 NASA

Euskal ikerlariak NASArekin elkarlanean: MARS 2020

2020an NASAk gailu berri bat bidaliko du Martera, muestrak hartzeko. Marteko zoru-azala kalibratzeko,txartel bat darama gailuak eta horixe da EHUko ikerlari talde honek egin duena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EHUko zenbait euskal ikerlari NASArekin ari dira elkarlanean eta helburua da 2020rako, Martera gailu bat bidaltzea. Horregatik du izena "Mars 2020" proiektuak. Bi urte daramatzate lanean. 2012an “Curiosity” izeneko Roverra bidali zuen NASAk Martera eta 2020rako beste Rober bat bidali nahi dute. Gailu berri horrek oso ekipamendu berezia behar du, Marteko muestrak hartzeko eta neurketak egiteko. Roberrak Marteko zoru-azala kalibratzeko, neurtzeko, txartel bat darama eta horixe da EHUko ikerlari talde honek egin duena. Gorka Arana kimikaria eta talde horretako ikerlaria izan da 'Amarauna' saioan.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)