Totoritik Tokiora berriz
Haizea Barcenilla: 'Tokion inork ez dizu aurpegira begiratzen'
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte irakaslea da, komisarioa, eta Japonian ari da ikerketan. Totori eskualdean ibili da eta hango berri eman digu. Fukushimatik ihesi doan jendea ezagutu du bertan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haizea Barcenilla Euskal Herriko Unibertsitateko Arte irakaslea da eta komisarioa espazio publikoetan artea nola lantzen duten ikertzen ari da Japonian. Tokion egin du lehen egonaldia, eta Totori eskualdean bigarrena. Inguru hura jendez husten joan da oraintsu arte, baina orain Fukushimatik ihesi doan jendea ari da iristen. Ospitale zaharrak, eskola zaharrak arte toki bihurtu dituzte eta horietan ibili da Haizea ikerketan. 'Amarauna'n kontatu digu Japoniako berri.