Itxi

Madrilgo Gourmet azoka

Euskal produktuak Europako delikatesen onenen artean: gazta eta hegaluzea

Madrilen egin duten Gourmet, delikatesen produktuen azokan, hainbat produktu berri aurkeztu dituzte. Hegaluze albondigak, hegaluze hanburgesak, eta Infernuko Gasna, Lekarozko gazta saritua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Madrilen egin dute 2018ko Gourmet Azoka, maiatzaren zazpitik hamarrera. Europako delikatesen produkturik berrienak aurkezten dituzte bertan, eta tartean, hego Euskal Herritik joandakoak dira. Adibide pare bat ezagutu dugu 'Amarauna' saioan: Bermeoko Campos kontserba lantegiko hegaluze hanburgesa eta albondigak, eta Lekarozen egindako Infernuko Gasna. Ardi gazta onduen sailean irabazle izan da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)