Marta Kopinska laslab
Polonian euskaraz ikasi eta Euskal Herrian erabili
Marta Kopinska hizkuntzalaria da. Polonian jaio eta Euskal Herrian bizi da, Laslab hizkuntza laborategian egiten du lan eta argi dauka: "zenbat eta hizkuntza gehiago hitz egin, hobeto".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Polonian unibertsitatean hasi zen euskara ikasten, eta erabili ahal izateko Euskal Herrira etorri zen Marta Kopinska. Gaur egun Euskal Herrian bizi da, ingelesa irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean eta Laslab hizkuntza laborategian egiten du lan. Bere esperientzia pertsonalateik abiatuta eleaniztasunaren inguruan, euskara ikasteari buruz eta hizkuntza desberdinak jakiteari buruz gogoeta interesgarriak egin ditu 'Amarauna' saioan.