Kargatzen...
Itxi

Altsasuko auzia

Kezka eta elkartasuna nagusi, zigortutako gazteen lagunen artean

Euskadi Irratiko Amarauna Altsasun izan da, Iñaki Abad eta Ainara Urkijoren lagunekin hizketan. Audientzia Nazionalak hamahiru urteko kartzela zigorra jarri dio Abadi, eta bi urtekoa, Urkijori.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Uneotan kartzelan daude, 2016ko urriaren 15ean, Altsasuko Koxka tabernan izan ziren istiluen harira, zigortu dituzten zortzi gazteetatik zazpi. Bi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorra ezarri die Audientzia Nazionalak, bi Guardia Zibilen eta haien bikotekideen aurkako atentatu, lesio eta mehatxu delituak egotzita. Iñaki Abad joan den ekainaren 5ean atxilotu zuten, sententzia argitaratu eta egun gutxira, nahiz eta hura ez behin betikoa izan. Ainara Urkijo da, zortzi gazteen artean, uneotan kalean dagoen bakarra. Bien lagunekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan, ekainaren 16ko Iruñeko manifestazioaren atarian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)