Kargatzen...
Itxi

Kultura

Kearen artxibogileak: Tabakaleraren iragana eta oraina

Erakusketa iraunkorra inauguratu dute Donostiako Tabakaleran. Kultura zentro hau tabako-fabrika zen garaiko objektu, argazki eta bestelako oroitzapenak bildu dituzte bertan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1913an zabaldu zituen ateak Donostiako Egia auzoan dagoen tabako-fabrikak, eta 2002ra arte izan zen martxan. 2015ean berriz ireki zuten, baina kultura garaikidearen zentro bihurtuta. Lantegian aritutako emakumezko zazpi zigarrogile elkartzen aritu dira Tabakalera berrian, bertako gaur egungo langile batzuekin. Partekatu dituzten esperientzien emaitza da 'Kearen artxibogileak' erakusketa. Maite Sorozabal zigarrogilearekin, Sahatsa Jauregi artistarekin eta Ana Revuelta Tabakalerako hezkuntza taldeko kidearekin izan gara, Euskadi Irratiko Amaraunean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)