Ehun Milak eta Bi Handiak
Ehun Milak eta Goierriko Bi Handiak mendi lasterketak bertan behera
Mikel Valdivielso Ehun Milak probako zuzendari teknikoak 'Amarauna'n esan duenez hasi bai baina ezin bukatu, arriskutsua zen aurrera jarraitzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ekaitzaren eraso latzak mendi lasterketak bertan behera uztea ekarri du. Nafarroa aldean, Tafallan 10 minutuan metro karratuko ia 34 litro bota eta hainbat kale erreka bihurtu ziren. Baina tximistak gertu, trumoiak gogor eta euria goian behean sentitu eta jasan dituztenak, "Ehun Milak" eta "Goierriko Bi handiak" mendi lasterketetako partaideak izan dira. Baita lanean ari ziren boluntarioak ere. Azkenean arriskuak ekiditeko bi probak bertan behera utzi dituzte. Mikel Valdivielso Ehun Milak probako zuzendari teknikoa 'Amarauna' saioan izan da.