Itxi

Hartzak Euskal Herrian

Frantziako gobernuak bi hartz eme askatu nahi ditu Biarnon, Zuberoatik gertu

Ipar Euskal Herriko artzainak oso kezkatuta daude Frantziako gobernuak askatu nahi dituen bi hartz emeak direla eta. Ardiak arriskuan daude beraien ustez eta kezkatuta ez ezik haserre ere badaude.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frantziako Gobernuak, kanpotik ekarritako bi hartz eme askatu nahi ditu udazkenean, Pirinioetako hartza babesteko osatu duen 2028ra bitarteko planaren barruan. Lehen ere egin dute halakorik, baina inoiz ez, Euskal Herritik hain gertu. Izan ere, Biarnon askatu nahi dituzte, Zuberoako mugatik oso hurbil. Bada, neurri honi buruzko kontsulta publikoa zabaldu dute, Pirinio Atlantikoen Prefeturaren webgunean. Kontsulta honetan iritzia emateko epea, zabalik dago hilaren 25era arte.

Ipar Euskal Herriko artzainak kezkatuta daude, hartzek ardiei eraso egiten dietelako. Panpi Saint Marie laborariarekin hitz egin du gaur 'Amarauna' saioak. Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuko bozeramailea da bera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)