Larunbatean
Donejaku bidea belaontziz, bidaiak eta sarituak larunbateko 'Amarauna' saioan
Gainera, Elkartu Gipuzkoako Desgaitasun fisikoa duten elkarteko kideekin ere hitz egiteko aukera izango dugu besteak beste.
Larunbat honetan datorren asteazkenean ospatuko den Santiago Eguna gogoratuz hasiko dugu programa. Asko eta asko dira egun hauetan Santiagorainoko bidea egiten dutenak, batzuk oinez, beste batzuk bizikletaz baina belaontzian egiten ari direnak ere ikusi ditugu. Amaraunean, Donejaku Bideko lagunen elkarteko kidea den Pako Salegirekin hitz egingo dugu. Ondoren, Elkartu Gipuzkoako Desgaitasun fisikoa duten elkarteko kideekin hitz egingo dugu; Mikel Malkorra zuzendariarekin eta Rosa Ugalde Gizarte langilearekin. Desgaitasun fisikoa dutenek bizimodu independentea egiteko duten eskubideaz arituko gara beraiekin.
Amarauneko udako kolaboratzaileek ere oso gai interesgarria ekarriko dizkigute aste honetan. Unai Arriola bidaiari gernikarrak bidaietan aurkitzen ditugun jendeari buruz hitz egingo digu eta Mikel Garaizabal etnologoa ardoaren tenperaturaz arituko zaigu.
Programaren bigarren zatian, 2 saritu izango ditugu protagonista. Espainiar estatuko Gastronomia sari nagusia jaso duen Mikel Zeberio eta Zarauzko Udalaren eskutik Kultur Merituari domina jaso duen Ramon Serras argazkilaria eta bere emaztea: Celina Gorostizagoiza.
Eta larunbateko programarekin amaitzeko DJ Makalak asteburuan izango ditugun jaialdien errepasoa egingo digu.
Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.