Itxi

Igandean

Etxez etxeko iruzurrak nola ekidin igandeko 'Amarauna' saioan

Ondoren, hainbat tokitako festetara egingo dugu jauzi, Baztandarren biltzarrera, Bermeoko Madalenetara edo Getxoko Aierrotako paellak dastatzeko aukera izango dugu.

Igandea hasteko Nora Adete Eusko Jaurlaritzako Kontsumobideko zuzendariarekin hitz egingo dugu etxez etxeko iruzurrak ekiditeko martxan jarri duten kanpaina informatiboaren inguruan.

Ondoren festarako tartean hartuko dugu. Baztandarren biltzarrean egongo gara, handik Bermeoko Madalenetara egingo dugu salto eta Getxoko Aierrotako paellak dastatzeko aukera ere izango dugu.

Zaloa Campillo Euskal Herriko telekomunikazio ingeniarien elkargo ofizialeko arduradunarekin zerura begira jarriko gara, eta saioa amaitzeko, Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldian egongo gara. Zarauzko Balea Igeriketa taldeko presidentea den Iñigo Ugarterekin hitz egingo dugu.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.

 

Informazio gehiago (2)