Lan uztea
Gipuzkoako sorosleak, greban
Gipuzkoako hondartzetan lan egiten duten sorosleek, uztailaren 29tik hasita, hiru eguneko grebari ekin diote. Txomin Leturiaga Getariako hondartzako soroslearekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sorosleen lan egoera hobetzeko beharrak bultzatuta erabaki dute egun hauetan zehar lan uztea egitea. Gutxi gorabehera, 115 soroslek lan egiten dute Gipuzkoako hondartzetan eta hiru egun hauetan zehar %80ko zerbitzu minimoak egin beharko dituzte.