Kargatzen...
Itxi

Hondamendiak

Honela kontatu genuen 1983an Euskal Herrian izandako uholderik handiena

eitb.eus

Bilbo, Bermeo, Laudio, Itsasondo, Andoain... bete-betean jo zituzten 1983ko abuztuaren 26ko uholdeek. Euskadi Irratian egindako kontakizunetik zenbait pasarte berreskuratu ditugu 'Amarauna' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herriak inoiz jasandako uholderik handienetakoak pairatu zituen, 1983ko abuztuaren 26an. Hildakoak dozenaka izan ziren eta kalteak milaka milioi pezetakoak.

Abuztuaren 26 hartan Euskadi Irratian egindako kontakizunetik zenbait pasarte berreskuratu ditugu 'Amarauna' saioan.

Urte batzuk geroago Bilbo, Bermeo, Laudio, Itsasondo eta Andoaingo kaltetuek kontatutako oroitzapenak ere bildu ditugu, eta garai hartan agintari (Garaikoetxea, Ibarretxe...) zirenen hitzak ere bai.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)