Itxi

Ordu aldaketa

'Aukera bat da udako ordutegiari eustea, baina gure ordu eremura itzuliz'

Urtean bitan erlojuak ordubete aurreratu eta atzeratzen aritzeari uzteko proposatu du EBk. Udako ordutegiaren jatorriaz aritu gara, Miren Millet Eureka Zientzia Museoko Planetarioko arduradunarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europar Batzordeak makroinkesta bat zabaldu zuen uztailean, herritarroi galdetzeko ea jarraitu nahi dugun, orain arte bezala, urtean bitan erlojuak ordubete aurreratzen eta atzeratzen. Ia bost milioi lagunek hartu dute parte, eta %84ak dio, ez duela neguko eta udako ordutegi aldaketekin jarraitu nahi. Kontsulta ez da loteslea, baina Europar Batasunak esan du herritarrek diotenari men egingo diotela.

Miren Millet Eureka Zientzia Museoko Planetarioko arduraduna izan da Euskadi Irratiko 'Amarauna'n. Berarekin hitz egin dugu udako ordutegiaren jatorriaz eta zergatiaz, energia aurrezpenaz eta Greenwich meridianoaz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)