'Naukas Bilbao'
Etxenike: 'Jendea zientziari buruzko beste iritzi batekin doa etxera, pozgarria da'
Juan Ignacio Perez EHUko Kultur Zientifikoko Katedraren zuzendariarekin eta Pedro Miguel Etxenike zientzialariarekin hitz egin dute Amaraunean, besteak beste, estreinatu duten dokumentalaz aritzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zortzigarren urtea da "Naukas Bilbao" ospatzen dutela. Umorezko bakarrizketak, hitzaldiak eta dokumentalak eskaintzen dituzte. Aurtengo plater nagusienetako bat Pedro Miguel Etxenike zientzialaria protagonista duen dokumentala izan da, 'El secreto de la naturaleza' izenekoa. Bertan, Etxenikeren bizitzari buruz eta munduaren inguruan duen ikuspegiari buruz hitz egiten du. Kontseilari ohiarekin ere hitz egin dute 'Amarauna'n, eta barre artean, bere burua pantaila handian ikustean zer pentsatu duen ere kontatu digu.
Zientzia eta umorea uztartzen dute jaialdi honetan, zientzia zientzialari ez denari hurbiltzeko eta jendearengan interesa pizteko. Eta lortu egiten dute. Izan ere, Juan Igancio Perezek hala baieztatu du: "zientzia plazan jartzen dugu eta 2000 lagun jakin-minez etortzen dira. Gai desberdinak lantzen dituzte eta hitzaldi asko eskaintzen dituzte, beti ere 9 minutuko iraupenekoak". "Gaiari buruzko interesa izan duenak etxean informazio gehiago bilatzen du. Eta gustatu ez zaionak badaki 10 minutu baino laburragoa izango dela". Hitzaldia eskaini behar duen Maia Garcia ikerlariarekin ere egon dira.