Euskara, zaila baina pozik
Garestia da eta zaila, baina gustura ari dira euskaraz jabetzen biak
Bartzelonakoa eta zaldibitarra da Susana Lopez; Zaragozarra Andres Gomez baina Ataunen bizi da azken hiru urteotan. Euskara ikasteko ahaleginaz aritu zaizkigu. Zaila da,garestia baina pozik daude.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskaraldirako motorrak berotzen ari garen honetan, bi belarri prest eta ia-ia aho bizi ere elkartu ditugu 'Amarauna' saioan.
Euskal Herrira etorri eta euskaraz ikasteko inolako zalantzarik izan ez zuten bi pertsona. Euren bidean izan dituzten zailtasun eta plazer txikiez galdetu diegu: Euskal Herriko paisaiak liluratzen ditu, hizkuntza ikasteko laguntza ekonomiko eskasak penatu.
Ez dute euren burua bizi diren bi herrietatik kanpora ikusten: Zaldibia eta Ataun. Bartzelonakoa eta zaldibitarra da Susana Lopez; Zaragozarra Andres Gomez baina Ataunen bizi da azken hiru urteotan. Euskara ikasteko ahaleginaz aritu zaizkigu