Hil eta geroko argazkiak
'Post Mortem' argazkiak dolua egiteko lagungarri
Gorka Rubio Foku agentziako argazkilariak hildakoei ateratako argazkiei buruz hitz egin du. Argazkigintza mota hau terapia egiteko ere erabiltzen da gaur egun.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gorka Rubio Foku agentziako argazkilariak hildakoei ateratako argazkiei buruz hitz egin du 'Amarauna' saioan. Haurren argazkiak "aingerutxoak" bezala ezagutzen direnak. Simulazioak ere egiten dira, Mexikoko adibide bat. Argazkigintza mota hau terapia egiteko ere erabiltzen da gaur egun. Dolua egiten laguntzeko tresna izan daitezke argazkiok.