Memoria eta heriotza
Memoria, egiaren aldeko ariketa da eta heriotzak naturaltasuna galdu du
A. Urretabizkaia eta O. Enbeita azaroaren 10eko bi gairi buruz: memoriaren eguna eta heriotza duinaren eguna. "Bestaldean dagoenaren sentimentuak entzuteko beldurra galdu behar dugu", O. Enbeita.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Memoriaren egunaren gaiari buruz aritu direlarik, O. Enbeita eta A. Urretabizkaiak aipatu dute, beldurra galdu behar dugula, bestaldean dagoenari entzuten, eta harekin hitz egiten. Memoria eta historia ez dira berdinak, hori azpimarratu dute 'Amarauna' saioan. Memoria egiaren aldeko ariketa da ez ahazturaren kontrako ariketa bat.
2011n ETAk borroka armatua utzi zuenetik, belaunaldi gazteak hortik kanpo geratu dira. Nolabait, norbaitek kontatu beharko diete gertatutakoa. Heriotzaren gaiaz ere hitz egin dute, heriotza duinaren egunean.
Aurreko belaunaldietatik guregana aldatu den zerbait badago: naturaltasuna galdu du heriotzak. Iñaki Peña zainketa aringarrietan lanean diharduen medikuaren azalpenak jaso dituzte saioan.