Xabier Mina
Xabier Mina, orain 200 urte Mexikon fusilatu zuten nafar gazte euskalduna
Kepa Larreak Xabier Mina iraultzaileari buruzko hiru liburu idatzi ditu. Zer egiten zuen Nafarroako euskaldun gazte batek orain 200 urte Mexikon independentziaren alde borrokan?
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1817ko azaroaren 11an, Mexikon fusilatu eta hil zuten Xabier Mina gaztea. Bera Otanokoa zen, Nafarra, Noaingo auzotarra. 201 urte dira hil zutela eta horretaz ez ahazteko ekitaldiak eta omenaldiak antolatu dituzte Otanon bere jaioterrian eta Iruñean. Oraintxe jarri berri diote Iruñeko Arrosadia auzoan dagoen plaza bati bere izena.
Zer egiten zuen, duela 200 urte, Otanoko herri txiki bateko baserritarren seme gazte euskaldun batek Mexikon inpendentziaren alde borrokan? Simon Bolivar eta Tomas Zumalakarregi bere garaikideak ziren.
Kepa Larrea EHU irakasleak hiru liburu idatzi ditu Xabier Minari buruz: Mina edo libertatea, Biba Mina eta oraintxe argitaratuko da hirugarrena Que sabemos sobre Xabier Mina. 'Amarauna' saioan izan dugu.