Itxi

Salerosketa kasuak

'EAEn dauden 1.800 prostituetatik 250 daude salerosiak izateko arriskuan'

SATSE sindikatuak jardunaldik antolatu ditu erizainek tresna egokiak izan ditzaten gaixoengan salerosketa kasuak detektatu eta egoki artatzeko. Amalia Gonzalez SATSEko kidea eta erizaina, gurean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur egun mundu mailako arazo handietako bat da salerosketa: emakumeen salerosketa, esplotazio sexualera bideratuak izan daitezen. Espainian 45 mila emakume bizi dira prostituzioari emanak eta 14 mila daude sal-erosiak izateko arriskuan. Datu hauen aurrean SATSE erizainen sindikatuak 3 jardunaldi egin ditu Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Helburua: emakume eta haurrak artatzerakoan, tresnak egokiak izatea, salerosketa kasuak izan ote daitezkeen detektatzeko.

SATSE sindikatuak jardunaldi hauek Munduko medikuak eta Emakunderen babesarekin antolatu ditu. Amalia Gonzalez SATSEko kideak eta erizainak jardunaldietan parte hartu du eta 'Amarauna' saioan izan da bere esperientzia kontatzeko.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)