Eskalada
'Segurtasuna gutxienekoa da' filmaz, Jabi Baraiazarrarekin
'Mendi Tour' biran arrakasta handia izan duen film laburraz aritu da Mendifilmeko zuzendaria. Iaz Eskaladako Film Onenaren saria jaso zuen. Ileak puntan jartzen dituen filma da... arrazoi askorengatik
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Ez da segurua, baina dibertigarria da' esaldia da trailerrean entzuten den lehendabiziko esaldia. Safety Third edo Segurtasuna gutxienekoa da filma ekarri du Jabi Baraiazarrak 'Amarauna' saiora. Ikusleen artean, zeresan handia eman duen filma da. Ez bakarrik iaz Eskaladako Film Onenaren saria irabazi zuelako.. ileak puntan jartzen dituen filma delako baizik. Izan ere, filma aukeratu zutenean, zuzendariaren eskaera-ohar bat jaso zuen Baraiazarrak: amaiera aldatu egin behar zuten. Izan ere, filmean agertzen den Hayden Kennedyk bere buruaz beste egin zuen. Baina... zergatik?
Kennedyren istorio hunkigarria ekarri digu Jabi Baraiazarrak.