'Amek ez dute' liburuaz
'Amek ez dute': infantizidioa, sorkuntza eta amatasunaz esaten ez direnak
Katixa Agirreren eleberriaz Leire Palacios eta Gorka Azkarate guyrean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amek ez dute. AMATASUNAren tabuak ageri dira letra hauetan, eleberri, saiakera eta gogoeta bilduma da aldi berean. Leire Palaciosek egin digu liburuaren azterketa eta, Gorka Azkaratek, Urretxu-Zumarragako irakurle taldean egindako gogoetak partekatu.
Haren bi seme-alabak modu ezin krudelagoz akabatu dituen amaren kasua kontatzen digu ama berria den narratzaileak. Gauzak horrela hilketaren gaineko epaiketaren nondik norakoen berri emango digu narratzaileak (izan ere, epaitegira joango da kaiera batean notak hartze aldera). Aldi berean, bere bizitza pertsonalari buruz hainbat gogoeta egingo du amatasunari buruz, hau da, bere semearen jaiotzak bere bizimodu ia perfektua nola hankaz gora jarri dion, nola atsekabetzen duen, zenbat nekatzen den. Eta honekin batera, nola ez, infantizidioari buruzko gogoeta luze eta sakonak egingo ditu, gehienbat amatasunaren mitoaren ingurukoak.
Bogan dago, egungo literaturan intersexualitatea, hau da, besteen testuak txertatzea zurean, edota, kanalak txertatzea, adibidez, uatxap bidezko elkarrizketak. Katixak, ordea, generoak tartekatzen ditu.
Liburuak bi zati ditu: sortzea eta bortxa. Bakoitzak bere baitan 6 kapitulo eta horien hasieran emakumezko baten aipua:
Amatasunaren inguruko gaiek hartzen dute erdigunea, nolanahi ere, lagunartean baino ematen ez direnak orain arte. Alegia, intimoak bailiran bizi diren gaiak. Adibidez: minaren primitibotasuna, hutsunea, umearengandik urruntzea, egun osoan zehar umea gainean duzula bizitzea, ama identitatea, eszedentziak, senarrari eta haur eskolako langileei eta zeure buruari justifikazioak, etxetik kanpo lan egitea, dirua, bikotea, ugalkortasun klinikak, in vitroak, gizontasun zaurituak, abandonatzeko moduko emakumeak, jendearen iritziak, errua, planeatu gabeko haurdunaldiak, egunerokotasuna, bizitza.