Erorien Monumentua
Iruñeko Erorien monumentua eraldatzeko zazpi proiektuak Kondestablen
Kondestable jauregian daude ikusgai erorien monumentua eraldatzeko aukeratutako zazpi proiektuak. Nerea Aranbarri 'Pausoz pauso' proiektuaren egilea eta Bixente Taberna Iruñeko hirigintza zuzendaria
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erorien Haranak Madrilen hautsak harrotu ditu azken urteotan eta baita Iruñeko Erorien monumentuak ere. Denbora da monumentua eta haren ingurua eraberritzeko proiektuak sortzen hasi zirela. 50 lanetik gora aurkeztu baziren ere epaimahaiak 7 aukeratu ditu bigarren fase honi amaiera emateko. Nafarroako hiriburuan Kondestable jauregian ikusgai daude 7 proiektuak erakusketa batean.
1942an egin zen erorien monumentu frankista. Aurrean duen plazak izen berria du orain: Askatasunaren plaza. Hasiera batean plazari izena aldatu eta bertako agintari faszistak deshobiratzea zen helburua. Orain, eraikinaren eta inguruko espazioaren gaineko gogoeta egiten ari dira. Asmoa da martxoaren 7 arte, herritarrek Kondestableko erakusketan proiektuak ikustea, hausnartzea eta iritzia ematea bakoitzaren gainean. Gero hortik aurrera arkitekto talde bakoitzak erabakiko du proposatzen diren gogoetak eta aldaketak egin edo ez.
Legealdi honetan zazpi proiektu hauek ondo garatuta geratuko dira. Iruñeko hurrengo udal gobernu berriak erabaki beharko du hirugarren eta azken fasea nola gauzatu; hauetatik zein aukeratu, edo zer aukeratu. Denborak esango du hori.
Zazpitik hiru dira Nafarrak, besteak Sevilla, Kanaria Uharteetakoa eta Kataluniakoak.
'Amarauna' Kondestable Jauregian izan da, batetik Bixente Tabernarekin hitz egin dute. Bera Iruñeko hirigintza zuzendaria da, eta epaimahaikidea izan da prozesu honetan. Nerea Aranbarri 'Pausoz pauso' proiektuaren egileetako batekin ere hitz egin dute.