Gipuzkoako kabi etxeak
'Nireak baliran zaintzen ditut besteren haurrak Izar Kabi Etxean'
0-3 urte arteko haurrentzako zaintza eskeintzen dute kabi etxeek. Hezitzaileak bere etxean hartzen ditu kanpoko haurrak bere seme-alabekin batera. EAEkoek Lege babesa eskatzen dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
8 kabi etxe daude Gipuzkoan, lau hiriburuan eta beste lau handik landa. Euren erritmoa errespetatuz zaintzen eta hezten dituzte 0-3 urte arteko haurrak. Andoaingo Izar kabi etxea bisitatu dugu 'Amarauna' saiotik, eta han bi hezitzaile eta gurasoekin hitz egiteko aukera izan dute. Ohiko haurtzaindegi eta haurreskoletatik aparte ikusten dute euren burua, hezteko beste modu bat eskaintzen dute.