Pederastia elizan
Pederastia zineman: 'El club', 'Spotlight' eta 'La mala educación'
Pederastiaren gaia landu duten hiru film aukeratu dituzte Mikel Yarza eta Iñigo Arratibelek. Ikerketa, Txileko apaiz erretiratuak, eta apaiz espainiarrek haurrengana inguratzeko joera dituzte gaitzat
Vatikanok aurte aztertu du lehen aldiz perderastiaren gaia. Erroman 190 elizgizon kargudun bertan zirela. Mikel Yarza eta Iñigo Arratibelek gai hori zinean nola ladu duten arakatu eta hiru film aukeratu dituz 'Amarauna' saiorako. Spotlight: Bostoneko eliza katolikoaren barruan izandako sexu abusuak ikertuko ditu kazetari talde batek. 2003an Pulitzer saria jasoko dute lan horregatik. Testigantza gordinak biltzen ditu filmak. El Club, txiletarra. Txileko kostako herrixka batean erretiratuta bizi diren lau apaiz dira protagonista. Sexu gehiegikeriak lotzen dituzte laurak. La Mala Edución, zuzenean pederastiarekin loturarik ez duen pelikula baina kontatzen du zeharka apaiz espainiarrek nola baliatu izan duten haurrenganako gertutasuna.