Itxi

Feminismoa telesailetan

Emakumeen iraultza telesailetan

Mikel Yarzak eta Iñigo Arratibelek emakumeen ereduak telesailetan nola aldatu diren aztertu digute 'Amarauna' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emakume indartsu, boteredun, topiko haustaile eta iraultzailek aukeratu dituzte errealidadeari zinearen bidez begiratzeko. "American Horror Story" telesaileko fikzioa aukeratu dute abiatzeko. Andreek gidatzen dute mundua bertan, eta boteretik kentzeko ahalegina egiten ari dira gizonezkoak.

"Homeland" telesaila ere errepasatu dute. Espioitza istorioa da batez ere, Carrie Mathison CIAko agentea da protagonista eta berak erabakitzen ditu Ekialde Hurbilean, Europan zein AEBetan inteligentzia agenteek burutzen dituzten operazioak. 'Handmaidstale' Margaret Atwooden eleberrian oinarrituta egindako saila. Emakumeak haurrak izateko makinak dira bertan eta nahiz eta eleberria 80ko hamarkadakoa izan, telesailean eguneko garaiarekin paralelismoak ere baditu. Bukatzeko, "Big little lies" aukeratu dute martxoaren 9rako. Amatasun garaian bizitza pertsonala zein modu diferenteetan garatu daitekeen, hori erakusten digu telesailak eta eredu kontrajarrien arteko talkak ikusiko ditugu. Senar emazteen arteko harremanez ere ari da. Klase altuko familietan, ustez perfektuak diren horietan sortzen diren pitzadurak erakusten dizkigu eta bikote baten kasuan bortxa eta indarkeria oinarri duen harreman toxiko bat ere ageri da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)