Itxi

Euskal Musherrak

'Gurea pasioa da, bestela ez genuke gure zakurrekin bizimodu hau egingo'

Egunero entrenatu behar dituzte zakurrak, eliteko kirolariak bezalakoxeak baitira. Munduko txapeldunak izan arren, xentimorik ere ez diete ematen. Pasioz ari dira Larraitz eta Itoitz musherrak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Larraitz Sorron eta Itoiz Armendariz musherrak dira. Elur leratan ibiltzen da Itoiz, bizileta eta korrika zakurrekin Larraitz. Konpetizioan dabiltza, eta lortu dute munduko txapelkdun izatea ere, bakoitza bere modalitatean. Baina horrek ekonomikoki ez die irabazirik ekartzen. Pasioz bizi duten afizioa da. Txikitan opari jasotako zakurrak hartu eta etxez aldatzeraino iritsi dira, zakur hauek asko mugitu behar izaten baitute.



Audioak (1)

Informazio gehiago (2)