Kargatzen...
Itxi

Xiru 2019

Zuberoako Xiru jaialdia etorkinen gaiari begira eraiki dute aurten

30. edizioa du jaialdiak eta musika, antzerki, zine,kabaret... dozenaka ekitaldi antolatu dituzte etorkinen gaian oinarrituz. Gonbidatu nagusia: Aeham Ahmad, Siriatik Alemaniara joandako pianojolea

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gotaine, Altzürükü, Maule... Xiruren ekitaldiak Zuberoako herri horietan guztietan emango dituzte apirilaren 17tik 21era. Mixel Etxekoparrek egin du 'Amarauna' saioan ekitaldi nagusien errepasoa baina denetan azpimarragarriena, Siriako Yarmuk errefuxiatu eremutik ihes egindako pianojolearen historia da. Kantuak konposatuz, musika eskainiz, gerraren gordintasuna aritzen ahalegintzen zen mutila. Daeshek pianoa kendu zion arte. Esku hutsik eta bizitza berri baten bila Alemaniara joan zen. Haren historia biltzen duen dokumentala eskainiko dute eta bera ere gonbidatu izango dute, ikusleekin solas egin dezan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)