Maisor Kontserba etxea
Maisor: 'Antxoek % 85 galtzen dute kontserbarako prozesu osoan'
Getariako Maisor Kontserba etxeak 20 urte bete ditu. Antxoak, sardinak, berdela eta hegaluzea lantzen dituzte. Horrez gainera, bisitak eskaintzen dituzte Getariako portuan duten obradorean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ainhoa eta Oihana Iribar ahizpak dira Maisor kontserba etxeko arduradunak gaur egun baina oso aintzinatik datorkie arrantzarekiko lotura familian.
1999an hasi zen Maisor lanean, orduan Getariako kontserba etxe bakarra. Ordura arte izandakoak italiarren esku izan baitziren.
Gaur egun, eurek landutako arrain kontserbak eskaintzen dituzte euren denda txikian eta arrain kontserben obradorea ere bertan dute, jendeari bisitak eskaintzeko.