Itxi

Laborategiko haragia

2021ean merkaturatuko dute 'haragi etikoa' deritzona, ama-zelulatik sortua

Abeltzaintza intentsiboari irtenbide jasangarria emateko merkaturatuko dute. Animalien ama-zelulak laborategian ugalarazita lortu dute haragi mota hori. Dani Lasa sukaldariak xehetasunak eman dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sei kilo pentsu behar omen dira 'haragi etiko' kilo bat sortzeko. Horrez gain, haragiaren ekoizpenak berotegi-efektu ikaragarria eragiten du, garraioaren industria osoak baino handiagoa. Laborategiko haragi horren kontsumoak mesede asko ekarriko lituzke, gaur egun haragi-ekoizpenerako behar den lur-azaleraren % 99 aurreztea, eta ur-kontsumoaren zein gasen isurpena % 90 murriztea.

Biotech Foods donostiar enpresak horrelako haragia sortzea lortu du. Dani Lasa sukaldariak eman dizkigu xehetasunak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)