Hauteskunde eguna
Pozik, lehendabiziko aldiz botoa eman ahal izateagatik
Iñakik 38 urte ditu eta adimen urritasuna du. Gaur arte ez du hauteskundeetan parte hartzeko modurik izan, epaile batek hala erabakita.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Espainiar Estatu osoan adimen urritasunen bat duten 100.000 pertsonak eman ahal izan dute gaur lehenengo aldiz botoa. Haritz Lertxundi zarauztarrak, aldiz, beti izan du botoa emateko eskubidea, Down sindromea eduki arren. Berarekin eta bere amarekin ere hitz egin dugu.