Herrien besarkada
Durangon, Herrien besarkada, iritsi ezinean geratu direnak gogoan hartuta
8 zutabe luze eta jendetsuren arteko "besarkada" irudikatu dute Durangon etorkinen eskubideen alde eta faxismoaren kontra. Europako hauteskundeen aurretik egin nahi izan dute ekitaldi handia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Europako migrazio politikak salatu eta migratzaileen eta pertsona guztien eskubideak aldarrikatzeko helburuz Europako hainbat hiritan Herrien besarkada egin dute. Euskal Herrian Biarritz, Donibane Lohitzune, Hazparne eta Durangon. 'Amarauna' Durangon egin duten topaketan izan da. Hantxe elkartu ditugu Nati Ovelleiro, OEE elkartekoa, Txantxafrika elkarteko Iker Ibarguren eta Asier Arejita, OEE Busturiakoa. Euren hitzetan, pertsona guztiek dute eskubidea migratzeko, ezin dira inolaz ere etorkinak guztiaren errudun izan, neofaxismoak errexki egiten duen bezala, eta bereziki gogoan izan nahi dituzte Europarako bidean basamortu eta Mediterraneoan hil diren migratzaieak.