Kargatzen...
Itxi

Kolonbiako bake prozesua

'Gerrillari izandakoei ekoizten dutena saltzen erakutsi behar diegu'

Mondragon taldea FARCeko gerrilari ohiekin lanean ari da, bergizarteratzen laguntzeko. 13.000 dira eta egun dituzten kooperatiba txikietan ekoizten dutena salduz bizimodua ateratzea da erronka.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mondragon taldea FARCeko gerrilari ohiekin lanean ari da, bergizarteratzen laguntzeko. 13.000 dira eta egun dituzten kooperatiba txikietan ekoizten dutena salduz bizimodua ateratzea da erronka. Kafea, garagardoa, eztia, oinetakoak... ekoizten dituzte eta arrain-haztegiak ere badituzte. 120 kooperatiba dira eta saretzea da helburua.

Aitor Altolagirre Mondragon taldeko kideak azaldu digu egiten ari diren lana zein den.

Europar Batasuna, Kolonbia eta Espainiako gobernuak, Eusko Jaurlaritza eta Agirre Lehendakari Center daude proiektu honen atzean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)