Ezkilen hizkuntza berezia
Nafarroako ezkilzainen elkartea laster eratuko da ofizialki
Ezkilzainak Sakanako Lakuntzan elkartu dira, lehen bilera orokorra egiteko. 50 ezkilzain inguru ditu elkarteak eta helburu nagusia ezkilzainen ofizioaren eta ezkiljotzearen zabalkundea egitea da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nafarroako ezkilzainen elkarteko bi kide izan ditugu 'Amarauna' saioan. Alde batetik, elkarteko presidentea, 78 urteko Tomas Ganboa ezkilzain arruazuarra; aita sakristau zuela eta, Tomasek txikitan ikasi zuen ezkilak jotzen eta haien hizkuntza. Eta bestalde, Joakin Corcuera, Iruñeko katedraleko ezkilzainetako bat eta elkartearen sustatzaile dena ere gurekin izan da. Joakinek 57 urte ditu eta duela zortzi urte ikasi zuen ezkilak jotzen, Iruñeko katedralak antolatutako ikastaro batean.
Argi-ezkila goizean goiz jo ohi da; Angelus-ezkila, eguerdian. Ave Maria-ezkila, gaueko ilunaren aurretik... beste ezkil-hots batzuen bidez sutearen nahiz ekaitzaren berri eman ohi zaie herritarrei.