Lete eta landareria
Jon Martin: 'Leteren letretan lorea bizitza da; zuhaitza, katebegia'
Beñat Zamalloa Akizu
Jon Martin bertsolariak landareriak Xabier Leteren kantagintzan duen lekua eta esanahia aztertu du, ikerketa tesi zabalago baten barruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Xabier Letek landareria baliatu izana eta zentsura oso lotuta ikusten ditu Jon Martin bertsolariak. Garatzen ari den ikerketa tesian, zentsurari aurre egiteko ez ezik, entzule gehiagorengana iristeko ere balio izan ziola azaldu du 'Amarauna' saioan. Gehiagoren artean, loreek, zuhaitzek edota ardo minduak zer esanahi duten aletu du: lorea bizitza dela, eta zuhaitza katebegia zehaztu du, esaterako. Leteren eta haren hitzen atzean dagoena azaleratu du EHUko irakasle ere badenak.