Itxi

'Basa' Miren Amurizarena

Lorrinetan erremuskadan dabil Sabina. Amurizaren eleberria irakurgai

Zaintzari buruz ari den nobela da 'Basa', Miren Amurizaren aurrenengo eleberria. Leire Palacios kazetariak eta Eako irakurle taldeko Karmele Larrinagak egin digute iruzkina.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Altzerreka baserriko Sabinak amantala jazten du soineko gainean. Jertsea amantal gainean. Etxeko zapatilak berriz galtzerdiak bistan dituela. Kortan ageri zaigu liburuko azalean, aurpegiaren lekuan basurde muturra duela. Gogorra da Sabina, zaildua, sastrakatan ibiltzeko beldurrik ez duena eta aldi berean, katuari zauriak miazkatzeko eskeintzen dizkiona. Zaintza premian dago andrea halakorik onartu nahi ez arren. Bera ere zaintzaile da ordea, eta nola hala moldatzen da.

Idazkeraren aizto zorrotza eta hizkuntzaren ederra azpimarratu dituzte Leire Palacios kazetariak eta Karmele Larrinaga Eako irakurle taldekoak 'Amarauna' saioan egin diguten liburu gomendioan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)