Kargatzen...
Itxi

Teknologia

Iritsi da 5G teknologia Hego Euskal Herrira

Hiriburietan 5G sarea eskura izango den arren edonork ez duela abantailez gozatzeko aukera dio Zaloa Campillo telekomunikazio ingeniariak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur zabalduko da teorian, 5 G aroa. Teknologia abiadura bizian ari da garatzen, eta gaurtik aurrera are biziago joango da. Hego euskal Herriko lau hiriburuetan 5G sarea jarri da martxan. Telefono mugikorretan teknologia hau erabiltzeko aukera Vodafone konpainiak ahalbidetu du. Teknologia arloko iraultza izena ere jarri zaio gure gailuetan abiadura bizkortuko duen teknologiari.

Huawei-k duen sarea erabiliko du Vodafone telefono konpainiak, baina bertako bezero direnek abantailez gozatzeko tarifaz aldatu beharko dute, baita horretarako mugikor egokia izan ere. Abiadura ez ezik, abantaila gehiago ere badakartza 5G teknologiak. Oraindik garatzeko dauden proiektuak diren arren, epe laburrean hainbat gailuk duten erantzute-denbora bizkortzea aurreikusten da esaterako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)