Errenteriako alkatea
Errenterian EH Bilduko Aizpea Otaegik hartu du alkatetzaren lekukoa
Aurreko legegintzaldiko alderdi berak hartu du aginte makila, EH Bilduk. Aizpea Otaegi izango da Errenteriako aurrenengo alkate andrazkoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Herriko plazan aulkiak jarrita bilkuran gertatzen dena zuzenean ikus ahal izan dute herritarrek. Orain lau urte baino mila boto gheiago jasota, bi zinegotzi gehiagokinen aginduko du EH Bilduk Errenterian. Elkarrekin podemosekin egin du akordioa.
40 urte igaro dira lehenengo udalak sortu zirela. Orduan emakumezko zinegotzi bakarra zeukan, baina gaurdanik aurrenengo alkate andrazkoa du Errenteriak. Aizpea Otaegik hartu du aginte makila, berarekin hitz egin dugu.
Honela geratu dira udal gobernuko eserlekuak:
EH BILDUk 9, PSEEk 6 , EAJk 3 eta ELKARREKIN PODEMOS 3.