Itxi

Kaleratzeak

Areagotu dira alokairua ezin ordantzeagatik kaleratzen dituztenen kasuak

Bost etxe-gabetzeetatik lautan alokairua ordaindu ezin dutelako dira etxetik bidaltzen dituztenak Araban. Euskadin 315 kaleratze izan dira lehen hiruhilekoan, horietatik 234 alokairuan zeudenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kreditua ezin lortu eta etxea erosteko aukerarik gabe alokairura jo behar dute askok. Eskaria areagotu da, ez ordea eskaintza. Prezio altuak ezin ordainduta alokairuan daudenen egoera kaskartu da, eta hori da azken boladan kaleratzeen arrazoi nagusietako bat. Kaleratzeak Stop elkarteko Salva Gonzalezek egin digu Arabako egoeraren erradiografia. Kontratu asko ezkutuan, bat bateko alokairuen prezio igoera edota kinka larrian bizi direnen buruhausteak. Erakundeak gogor kritikatu dituzte plataformatik, legeak paper hutsean gelditu direla sinetsita. Bide horretan, baliabideak eta etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzea eskatu dute. Beldur dira bihar indarrean sartuko den higiezinen kredituen legeak ez ote dituen kaleratzeak areagotuko.

Duela lau urte Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeek kaleratzerik gabeko esparru izateko konpromisoa agertu zuten. Iaz 1.882 desjabetze izan ziren, ia 850 alokairua ezin ordaintzeagatik eta beste berrehun inguru hipoteka exekuzioagatik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)