Astronomia
Satelite artifizialen eragina espazioan
Benetako sateliteen eta artifizialen elkarbizitzaz hitz egin du Patxi Huartek. Espaziora jada bidali dituzten sateliteek abantailak bai, baina arazoak ere sortuko dituztela dio Huartek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Martxoaren amaieran 60 satelite inguru bidali zituzten espaziora. Helburua 2040 urterako 12.000 satelitez osaturiko konstelazioa osatu nahi dute orbitan. StarLink proiektuak Internet mundu guztian zabaltzea du helburu eta horretarako 227kg-ko sateliteak igortzen hasi dira espaziora. Horrek, egun dauden konstelazioekin izango duen elkarbizitza ezbaian jartzen duela dio Patxi Huartek. Jada zeruratu dituzten 60 sateliteek irudi bitxia sortu zutela adierazi du Huartek, Star Warseko irudia zirudiela zeruak.
Argi kutsaduraz gain, kutsadura elektromagnetikoa ere badute satelite hauek. StarLink proiektuaz gain, beste enpresa batzuk ere badutela espaziora sateliteak bidaltzeko interesa aurreratu du Patxi Huartek. Espazioaren jabea nor denaren eztabaida ere mahai gainean jarri du Huartek, eta astronomiako azterketetan gainera kalteak eragin ditzaketeela bidalitako sateliteek.