Kargatzen...
Itxi

Eztei-bidaia barnetegian

Eztei-bidaia barnetegian pasa dute Haisul Changek eta Ruben Maeztuk

Ekaina hasieran ezkondu ziren Haisul taiwandarra eta Ruben iruindarra eta oporraldia Lazkaon eman dute euskara hobetzen. Barnetegiko datak begiratuta jarri zuten ezkontzako eguna. Bisita egin diegu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haisul Chang taiwandarra orain hiru urte hasi zen euskara ikasten eta Ruben Maeztu iruindarrak pentsatu zuen ezin zuela berak atzera geratu. Senarra munduko beste puntatik etorri eta euskara ikasten eta bera aldiz hitzegiteko gai ez zela. Buru-belarri hasi ziren biak ikasten. Ezkontzea erabaki zuten gero eta baimena barnetegian ematea. Ikastaro trinkoen datak begiratuta jarri zuten ezkontzeko eguna. Hala, ekaina hasieran joan ziren Lazkaoko Maizpidera. Hara egin die bisita Izaro Insaustik 'Amarauna' saiotik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)