Euskaraldia 2020
2020an egingo da Euskaraldiaren 2. edizioa, hamabost egunez "ariguneetan"
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da Euskaraldiaren 2. edizioa. Iker Martinez de Lagosek azaldu digunez, norbanakoetatik talderako saltoa egitea du helburu eta 405 herritik gora erakartzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskaraldiaren bigarren edizioa martxan da. Uztailaren 1etik aurrera, 2020ko edizioan parte hartuko duten herriek izena emateko epea zabalik egongo da. 405 herrik hartu zuten parte 2019koan, hori gainditzea dute helburu hurrengo Euskaraldian. "Ariguneak" sortuko dituzte, norbanakoetatik taldera salto egiteko asmoa dute, horretarako sortuko dituzte "ariguneak". Aurreko edizioan ahobizi eta belarriprest izandakoei antolaketan aritzeko gonbita egingo diete Euskaralditik.