Luken Vigo sukaldaria
'Jakien azaletan 3Dko inprimaketak eta mozketa zehatzak egingo dizkizugu'
Iruñeko Baserriberri taberna-jatetxean teknologiarik berritzaileena erabiltzen dute sormeneko sukaldaritzarako. Laserraz ematen zaie forma jakiei, eta 3Dko inprimagailuaz kolorea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Baserriberri taberna-jatetxea abangoardiakoa da, berritzailea. Sukaldean ezarri dituzten makina berriek aukera ematen diete jakietan 3Dko inprimaketak egiteko edota haien azaletan grabatuak nahiz zehaztasun handiko mozketak egiteko, besteak beste. Emaitzak ikusgarriak dira. Esate baterako, norberaren aurpegiari argazkia atera eta huraxe garagardoaren aparraren gainean marraztuko dizute, eskatutako unean bertan.
2017an Iruñeko pintxoen lehiaketa irabazi zuen Baserriberri jatetxeak. Eta aurten ere lehen saria jaso dute 'Resakwich revolotum re-CenoZ' deritzon mokaduarekin. Baserriberri jatetxea Iruñeko alde zaharreko San Nikolas kalean dago.